Igandero txotxongiloak, Camposen

prestaldizkaria 2012ko ots. 22a, 13:27

Txotxongiloak ardatz izango dituen programazio finkoa eskainiko du Campos Eliseoseko Cupula Aretoak igandero, otsailaren 12tik apirilaren 1era, eguerdiko nahiz arratsaldeko emanalditan (12:30/17:00).

Neska-mutikoei bereziki zuzendua, honako programazio hau bakarrenetarikoa da, bere generoan, Euskadi nahiz Estatu mailan garatzen direnen antzerakoen artean da. Concha de la Casaren aholkularitza izan du Bertendona kaleko guneak eta bere zuzendaria den Ignacio Casadorena. De la Casa Bilboko Txotxongiloen Dokumentazio Guneko zuzendaria da. Programatzaileen helburua da gune hau txotxongiloen erreferente bilakatzea eta zikoloari jarraikortasuna ematea.

Hurrengo hitzordua otsailaren 26an izango da. Antzezkizuna euskal taldearen Pinotxo lana izango da. Carlo Callodiren ipuin klasikoan oinarria duen euskarazko moldaketa zaindua.