Aldarrikapena eta festa nagusi Erriberako inauterietan

prestaldizkaria 2012ko ots. 27a, 19:13

Larunbatean goizean goizetik inauteri giroa somatzen zen Deustuko Erriberan. Haurrentzako puzgarriak eta tailerrekin hasi zen eguneko egitaraua. Eguerdian sagardotegi bihurtu zuten auzoko plazatxoa eta arratsaldean desfile nagusia izan zen. Ondoren berbena eta afari herrikoia kalean. Festa goizaldera arte luzatu zen. Mozorro ugari ikusi ahal izan ziren egun osoan. Besteak beste, Mao Maoren itxiera eskatzen zuten diskotekero taldea edota hizkuntza eskubideak zapalduta dituzten Ur Arte astialdi taldeko mimo txiki eta gazteak.