Gasteizko udalak 2011n Arabako Bertsozale Elkartearekin zuen hitzarmena bertan behera utzi du eta elkartasunaren bidez horri buelta eman nahian dabil elkartea. Han eta hemen jasotzen ari diren elkartasuna bideratzeko bloga sortu dute http://gasteizekbertsoabehardu.wordpress.com
Blogean otsailaren 17ko prentsaurrekoan irakurritako agiria, grabatutako bideoa, prentsan argitaratutako berriak eta ikastetxeek Gasteizko alkateari egunotan zuzendu dizkioten gutunak eskegi dituzte, besteak beste. Norbanakoek eta taldeek euren atxikimendua emateko aukera zabaldu dute honako helbidean: http://gasteizekbertsoabehardu.wordpress.com/atxikimenduak/