Ingelesezko ipuin-kontalarien emanaldiak Deustun eta Mahatserrian

prestaldizkaria 2012ko ots. 29a, 12:27

Bilboko Udal Liburutegien Sareak, British Councilekin elkarlanean, ingelesezko bost kontu kontalari saio programatu ditu martxorako, Deustu, Begoña eta Kastañoseko liburutegietan.

Ipuin kontalarien lehenengo saioa larunbat honetan (martxoaren 3an) izango da, Begoñako liburutegian, eta datorren asteartean (martxoaren 6an) Castañoseko liburutegian burutuko da, biak ere 8 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta egongo dira. Martxoaren 13ko eta 17ko ipuin kontalarien saioak Castañoseko eta Deustuko liburutegietan izango dira, hurrenez hurren, eta oraingo honetan, 4 eta 8 urte bitarteko umeei egongo dira zuzenduta. Azken saioa martxoaren 28an izango da, Deustuko liburutegian, 4 eta 8 urte bitarteko umeei zuzenduta. Larunbatetan, saioak eguerdiko 12:00etan izango dira, eta astegunetan arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Bilboko Udal Liburutegien Sareak ipuin kontalarien saioak antolatzen ditu aldian behin, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez. Horrez gain, umeak eta gazteak irakurketara hurbiltzeko helburua duten beste zenbait jarduera ere antolatzen ditu.

Iruzkin laburren lehiaketa

Horrez gain, programa horren barruan, Bilboko Udal Liburutegien Sareak eta British Councilek, ingelesez idatzitako liburuen iruzkin laburren lehiaketa ere antolatu dute. Hiru kategoria daude: 6 urte artekoak, 7 eta 8 urte bitartekoak eta 9 eta 10 urte bitartekoak. Kategoria bakoitzean parte hartzen duten umeek, irakurri duten liburuari buruzko iruzkina aurkeztu beharko dute, kategoria bakoitzean neurri batekoa. Iruzkin laburrak (partaide bakoitzeko bat), martxoaren 5etik apirilaren 4ra aurkeztu beharko dira, Deustuko, Kastañoseko eta Begoñako liburutegietan. Sariak apirilaren 23an banatuko dira Deustuko liburutegian (arratsaldeko 18:00ean). Sariak, kategoria bakoitzaren adinerako egokiak izango diren liburuz osatutako loteak izango dira.

“A SQUASH AND A SQUEEZE” (8-12 urte)

Martxoak 3. 12:00 Begoñako liburutegia

Martxoak 6. 18:00 Kastañosko liburutegia

“TWO CAN TOUCAN AND OTHER STORIES” (4-8 urte)

Martxoak 13. 18:00 Kastañosko liburutegia

Martxoak 17. 12:00 Deustuko liburutegia

“TRADITIONAL TALES” (4-8 urte)

Martxoak 28.  18:00 Deustuko liburutegia