‘Oilo hilak’ ikuskizuna Deustun

prestaldizkaria 2012ko ots. 29a, 13:34

Kukubiltxoren ikuskizun berria, ‘Oilo hilak’, Pabellón 6n izango da ‘Sekula bai!’ ordezkatuz. Maskara teknikaz baliatzen den antzezlanak, kontsumo beharrak pertsona zer egoeretan jar dezakeen irudikatu eta parodiatzen ditu.

‘Oilo hilak’, Kukubiltxo Antzerki Taldeak sortu duen ikuskizun berria, martxoaren 22rako iragarrita zegoen ‘Sekula bai!’ obra ordezkatuko du Pabilioi 6ko programazioan, ikuskizun honetako antzezle baten lesioa dela eta. ‘Oilo hilak’en emanaldiak baina, martxoaren 24a eta 25ean izango dira.

Kukubiltxo konpainiaren sorkuntza berriak maskararen teknikaz baliatzen da kontsumo beharrak pertsona zer egoeretan jar dezakeen irudikatu eta parodiatuz. Agerraldian hainbat gai jorratzen ditu ikuspegi umoretsutik, hala nola parrastatze eskubide askatasuna edo katea den edo bestearekin konparatzeak zoriona edo zorigaitza dakarren.