District Heating-en izaera termikoa eta kutsakorra salatu du Bilduk

prestaldizkaria 2012ko mar. 1a, 18:17

Bilboko Udalak Sarrikon kokatuko den Distict Heating zentroaren inguruko informazioa “ezkutatu” duela adierazi du gaur Bildu alderdiak.

Sarrikon eraiki nahi dena “Hiri Berokuntzarako Zentral Termikoa” dela azpimarratu dute ezker abertzaleko zinegotziek gaurko prentsaurrean. “Orain arte, Udala District Heating delakoaz aritu da bakarrik, termino termikoa berariaz ahaztuz”. Bilduk gaineratu duenez, legearen arabera, zentral termikoak “kutsakoarrak” eta “zaratatsuak” dira eta, hain zuzen ere, instalatu nahi den zentrala, “B kategorian sailkatu beharko litzateke, bigarren kutsakorren kategorian”. Baina bada gehiago ere. Batetik, udalak banatu dituen informazio grafikoetan zentralaren ezaugarriak “ezkutatu egin dira” eta, bestetik, eraikinaren norakoak “ez dira zehaztu, batez ere 50 metro baino gehiagoko tximiniak”.

Bilduko kideek atzo bilera izan zuten Zorrotzaurreko gestorako kide batzuekin eta EVEko kide batekin. Bilera hauen ostean, gaur jakinarazi dutenez “orain arte emandako informazioan hutsune nabarmenak” daude.

www.bildu.info/bilbo