Ibon, Deustu
Ondo iruditzen zait. Uste dut eskoziarrek eurek erabaki behar dutela euren etorkizuna, eta ez beste inork. Beharrezkoa da Europako herrialdeek erabakitzeko eskubidea izatea, eta Eskoziaren kasuak beste guztiei emango die aukera bide beretik jarraitzeko: Euskal Herriari, Ipar Irlandari, eta abar.
Miryan, Gasteiz
Herri guztiek dute beren etorkizuna eta nortasuna erabakitzeko eskubidea, eta inork ezin du mutura sartu.
Idoia, Tolosa
Erreferenduma egiteko eskubidea dute eskoziarrek, hala nahi izanez gero, eta erreferendumean parte hartzeko eskubidea ere, noski. Eurek erabaki behar dute haien etorkizuna.
Isabel, Barakaldo
Ahaleginak egingo balituzte hizkuntza gordetzeko, ados. Baina Estatuaren arauei jaramon egin diete, beraz, zertarako independentzia, ingelesez egin behar badute?
Alejandro, Deustu
Niri ez dit eragiten, baina ondo deritzot independentziari, eskoziarrek hala nahi izanez gero. Izan ere, eskubideren bat bereganaturik izango dute, munduaren eta Erresuma Batuaren aurrean independentzia aldarrikatzeko.
Maria Jesus, Elorrio-Deustu
Ezin hobea iruditzen zait. Ea hemen ere gauza bera egiten dugun: eskoziarrak has daitezela, eta gero geu jarraitu. Gure eskubidea ere badelako, kontua da ez digutela uzten.