Otsaileko zenbakian Pili Álvarez eta Garazi Erezkano izan ditugu gomendio emaile.
Noizko calçotada bat Deustun?
Kaixo! Nire herriko ohitura bati buruzko artikuloarekin hasiko naiz PREST!-en. Hurrengo hilabeteetan batek daki, hori bai, eguneroko gauzetaz hitz egin nahi dut. Bide batez, ezagutzen ez nauen jendeak jakin dezan, kataluniarra naiz eta zuen artean lau urte daramatzat. Han egongo gara zuoi itxaroten, lagun maiteok.
Euskaldunak sasoi honetan sagardotegira joaten zarete, Katalunian, ordea, calçotada egitera joan ohi dira. Calçot tipula mota bat da, baina porrua bezain luzea eta estua. Sugarretan prestatzen dira, hots, ez duzu txingarrik egin arte itxaron behar. Eginda daudenean (beltzak eta bitsa dariela), egiten bukatzeko eta bero mantentzeko multzoka hartu eta egunkari orritan biltzen dira. Jateko zuritu eta muturra romescu saltsan bustitzen da (tomatea, baratxuria, hurrak, almendrak, olioa, ogi txigortua eta piper gorria). Calçots Tarragona osoan landatu arren ospetsuenak Vallsekoak dira. Landatzeko prozesua ez da erraza, batez ere luzea delako. Haziak negu bukaeran landatzen dira eta udan, behin erraboil bihurtu direnean, atera egiten dira, irailean berriro landatzeko. Ez dira oso sakon landatu behar, gero noizean behin lurra bere inguruan jartzen joan behar delako. Sardotegiek bezala calçots-ek ere azken hamarkadetan zabalkuntzaren prozesua bizi izan dute, eta gaur egun ohitura bihurtu dira.
Testua: Pili Álavrez (Deustuko Gazte Lokaleko kidea)
“Gazteriaren irudimenak asko harritu ninduen”
Gau eta egun ibili gara
mozorroren bat prestatzen,
mozorropean ezkutatuta
ezin jakin gu nor garen.
Bi super heroi, lau margolari,
Homer Simpson ere bazen...
gazteriaren irudimenak
asko harritu ninduen.
Inauterien oinarria da
haurren poza, ziurrenik
gazte pila bat ta heldu gutxi
ez dut ulertzen zergatik.
Kaleetako magia denak
alde egin du jadanik,
Deustuko jaiak heltzerakoan
bueltatuko zaigularik.
Testua: Garazi Erezkano (Elorri bertso-eskolako kidea)