Bertso-saio mundiala Deustuko jaietan

prestaldizkaria 2012ko mar. 13a, 10:01

Punta-puntako bertsolariak etorriko dira Deustura bertsotara martxoaren 19an.

Bizkaiko bertsolari txapeldunak, Arkaitz Estiballesek, egingo ditu aurkezle eta gai-jartzaile lanak martxoaren 19an (astelehena). Ondoan izango ditu, bertsotan, goi mailako bertsolariak: Maialen Lujanbio, Jon Maia, Amets Arzallus eta Unai Iturriaga. Iazko jaietan bertso-saioak izan zuen arrakasta errepikatzeko talde bikaina batu du Deustuko Jai Batzordeak aurtengo. Hitzordua 19:30etan izango da Txosnagunean.