Deusto Bizirik???

prestaldizkaria 2012ko mar. 13a, 10:46

Joxe Andoni Lauzirikak eskutitz bat helarazi dio gure aldizkariari. Bertan Deusto Bizirik merkatari elkartearen euskararekiko konpromiso eza salatzen du.

Bizi garen gizartean bakoitzak erosten du nahi duen lekuan. Bizi garen gizartean bakoitzak egiten du nahi duen propaganda (gehiago) saltzeko asmoz.

Deusto Bizirik elkarteak aspaldidanik daraman jarrera ez dut oso ongi ulertzen, hona hemen adibideak:

-Gabonetako kanpainan (erosketak eta kaleko argiak jartzeko) gaztelania baino ez zuten erabili (Estas navidades las compras tienen premio).

-Otsailaren 14an, Balendin eguna, "El comercio y la hostelería de Deusto, te queremos", lelopean kanpaina egin zuten.

-Deustuko II. Pintxo Lehiaketan (egin berria) gaztelania nagusi.

-Kaleratzen duten "Deusto Bizirik" izeneko aldizkaria ere gaztelaniaz baino ez dago.

-Martxoaren 7, 8 eta 9an Deustuko Merkatuan egin duten "Outlet" izeneko kanpaina, %0 euskaraz.

Aldiz, Elorrieta, San Inazio eta Ibarrekolandako Merkatari Elkarteak kaleratzen duen propaganda, behintzat, euskaraz eta gaztelaniaz dago.

Bizi garen gizartean bakoitzak erosten du nahi duen lekuan. Nik badakit non ez dudan erosiko.

Txirrita, Joxe Andoni Lauzirika