Antzerkia, poesia, musika eta margolaritza biltzen dituen ‘Hura ez da lekua’ ikuskizuna Deustun: martxoak 16-17

prestaldizkaria 2012ko mar. 14a, 09:23

Metrokoadroka sormen laborategiak diziplina artistiko desberdinak batzen ditu, norberaren askatasun uneak batzen dituen istorioa erakusteko.

Iñigo Ortega antzezlea, Ander Fernandez musikaria, Idoia Beratarbide margolaria eta Asier Sarasola eta Oier Guillan olerkarien lana biltzen da Metrokoadroka sormen laborategiaren ‘Hura ez da lekua’ ikuskizunean. Asteburu honetan Pabilioi 6n eszenaratuko den lan horrek sorkuntza laborategian egindako ikerketa lanean oinarritzen da.

Ikuskizunak etxez etxe zerbait misteriotsua saldu nahian dabilen saltzaile ibiltari bitxi baten egunerokotasuna erakusten du. Protagonista bere etxera heltzerakoan, berriz, bere ‘zirku intimoa’ erakutsiko du. ‘Hura ez da lekua’ lanak noizean behin handiak sentiarazten gaituzten askatasun une txikien inguruko gogoeta da.

2011ko Korrika Kulturalaren barne estreinatu zen obra hau, martxoaren 16a eta 17an izango da ikusgai eta lehen eguneko agerraldiren ondoren jokalari-zerrendako partaidea den Idoia Beratarbide margolari eta ilustratzaile oiartzuarraren ‘Memoria zulatua’ erakusketa irekiko da Pabilioi 6ko atarian. Beratarbidek bere aurreko belaunaldietakoen bizitza izan du abiapuntu bilduma gauzatzeko.

Zer: ‘Hura ez da lekua’ren eszenaratzea

Nork: Metrokoadroka Kolektiboa

Noiz: Martxoak 16 eta 17 (20:00)

Non: Pabilioi 6. (Deustuko Erribera 47. Zawp)

Sarrera: 12 euro

ZAWP