Ondalan erraldoien konpartsa Deustuko kaleetan izango da

prestaldizkaria 2012ko mar. 15a, 11:57

Martxoaren 16an (ostirala) 20:00ean emango diote Deustuko jaiei hasiera Lulu eta Elmerrek pregoia eta txupina botatzean. Done Petri plazatik txosnagunerako kalejiran izango dira koadrilekin batera txistulariak, gaiteroak eta Ondalaneko erraldoiak. Martxoaren 24an (larunbata) berriz ere kalejiran ibiliko dira erraldoiak Deustuko kaleetan zehar 11:30etatik aurrera.