Batzar irekia District Heating zentroari buruz informatzeko

prestaldizkaria 2012ko martxoaren 15a

Bildu udal taldeak, Zorrozaurre proiektuaren harira, Sarrikon kokatuko den Distict Heating zentroaren inguruan jasotako datuen lehendabiziko ondorioak plazaratuko ditu bihar (martxoak 16) Ibarrekolandako udaltegian (19:00). Deialdia irekia da.

Distict Heating zentroaren ondorioak lau puntutan laburbildu ditu Bildu alderdiak:

1-Sarrikon ezarri nahi den instalazioa Hiri Berokuntzarako Zentral Termiko bat dela esan behar dugu.

2-Instalazio honek, 34/2007 Legearen IV. Atal eranskinaren arabera, izaera kutsagarria du.

3-Gaurko egunean ez da bere ezarreraren beharra justifikatu.

4-Jurisprudentziak alternatiben azterketa eskatzen du, bai sistemarik egokiena aukeratzeko, zein instalakuntza hauek kokapenaren inguruan. Bata eta bestea ez daude ECIAko (Evaluación Conjunta de Impacto Ambiental) txostenean jasota.