Ajea gainetik kentzeko modu eraginkorrenetako bat da mendi buelta egitea. Hori pentsatu du Deustuko Jai Batzordeak eta hori dela eta antolatu du martxoaren 17rako (zapatua) Deustuko 1. Mendi Martxa. Goizeko 9etan Done Petri plazan ipini dute hitzordua. Animatzen direnek 9 kilometroko ibilbidea osatuko dute Deustuko mugetatik. Hori da hori sasoia!!!