Mao Mao diskoteka behin betiko ixteko 245 sinadura entregatu dituzte auzotarrek

prestaldizkaria 2012ko mar. 20a, 17:32

Bilboko Udaleko erregistro nagusian entregatu zituzten atzo (martxoak 19) Deustuko Erribera eta Zorrotzaurreko auzokideek, Euskaldunako Zubia auzo elkartearen bitartez, 245 sinadura.

Ekintza honen bitartez Mao Mao diskotekaren aktibitatea behin betiko bukatutzat emateko eskatzen diote udalari eta era berean duela 14 urte emaniko lizentzia kentzeko. Bide batez, auzo elkarteak ukatu egin du diskotekako jabeen salaketaren jakinarazpena jaso izana.