Antzerkiaren Nazioarteko Eguna gaur

prestaldizkaria 2012ko mar. 27a, 10:53

 

Gaur (martxoak 27) eguerdian Bilboko Alde Zaharrean kalejirak erakarriko ditu antzerkilari eta antzerkizaleak Arriaga antzokiraino. Bertan Maider Yabar akrobatak John Malkovich aktoreak idatziriko manifestua irakurriko du antzokiko horman eskegita. Bihar lan jardunaldiak izango dira eta larunbatean inprobizazio "gran match"-a.