Elorri bertso-eskolako Urdax Anteparak bi bertso hauek utzi dizkigu PREST! 123 zenbakian.
| Aste hauetan gure inguruan itxaroten zen zirraraz. Jai herrikoiek jartzen gaitue herritar denok algaraz. Antolatuta zeudela eta jai batzordearen lanaz baina aurten ere geratu gara gehiagoren gogoagaz. | Jende ugari batu zaigu bai herriko jaietan aurten. Bilbo osoko auzoetako pertsonak ere bazeuden. Nahiz eta jaiak ospatzen egon burutik pena ezin ken, etxetik urrun daudenak ea hurrengoan dauden hemen. |