Bizikletak eskurago Deustualdean

prestaldizkaria 2012ko api. 11a, 17:23

Sarrikon (Agirre lehendakaria, 139) bizikletak maileguan hartzeko gune berria dago joan den martxoaren 30etik. Lehendik zeuden 19 guneri beste sei gune berri gehitu zaizkie eta horietako bat da Sarrikokoa.

Abian dira Bilbon Bizi zerbitzuaren 6 gune berriak, Bilbon Bizikleta garraiobide iraunkor gisa erabiltzearen alde egindako apustua sendotzen dutenak. Lehendik zeuden 19 guneri beste sei gune berri gehitzen zaizkio. Horien kokaguneak honako hauek dira:

- Agirre Lehendakaria Etorbidea, 139 (Sarriko)

- Urgozo kalea z/g (Olabeaga)

- Heros kalea, 21 (Abando)

- Zabalburu Plaza, 4 (Abando)

- Bolborategia Bidea, Etxebarria Parkearen ondoan (Begoña)

- Txomin Garat Etorbidea, 12 (Txurdinaga)

Horrela, bizikleten mailegu-zerbitzuak hiritarren eta hirira joaten diren gainerako biztanleen eskuragarri jartzen du Hiribilduko udalerri desberdinetan zehar banatutako 25 guneko sarea, guztira, 170 bizikletekin; horiek guztiak lapurreta-arriskua minimizatzen duten ainguraketa-sistema erabilerrezekin hornituak.

Pertsona erabiltzaileen artean bizikleten mailegu-zerbitzu honek izan duen harrera onaren isla 2011ko martxoaz geroztik 171.549 mailegu erregistratu direla da; data horretan jarri zen zerbitzua abian. Harrezkeroztik izan duen joera gorakorrak eta azken hilabeteetako eguraldi onak 2012ko martxoan maileguen errekor berri bat erregistratzea ahalbidetu du: guztira, 21.745 mailegu, otsailean erregistratutako zenbatekoa -11.650- kasik bikoiztuz.

2011ko martxoaren 1etik 2012ko martxoaren 30era bitartean, bizikleten mailegu-sistemak, batez beste, 432 erabiltzaile eguneko erregistratu zituen eta martxoa izan zen zerbitzu hori gehien erabili zen hilabetea, batez beste eguneko 701 erabiltzailerekin.

Egun, Bilbon Bizi zerbitzuan 9.564 lagun daude alta emanda. Pasa den otsailean, Bilbon Bizi zerbitzuak hainbat hobekuntza sartu zituen zerbitzua hobetzeko eta pertsona erabiltzaileen beharretara egokitzeko, esate baterako, bizikleten gehienezko erabilera-denbora, zeina, bi ordu izatetik ordubete izatera pasa zen.