uriola.eus

Aurrera doaz Irakasle Eskola zaharreko lurretan etxebizitzak eraikitzeko tramiteak

 Bilbo

Bilboko Udal Plangintzarako Aholku Batzordeak Arangoitiko Irakasle Eskola zaharraren eremuan etxebizitzak eraiki eta berrurbanizazio lanak egitea erraztuko duen HAPNaren aldaketa-proposamena aztertu zuen apirilaren 3ko batzarrean.

Plangintzarako Aholku Batzordeak Arangoitiko Irakasle Eskola zaharraren eremuan etxebizitzak eraiki eta berrurbanizazio lanak egitea erraztuko duen HAPNaren aldaketa-proposamena aztertu zuen, otsaileko bileran aurkeztutako berbera. Egungo antolamendu-araudiak ezarritako eraikigarritasun eta aprobetxamendu parametroei eutsiz, aldaketak hasieran aurreikusitako eraikinen berrantolamendua planteatzen du, mendi-magalean perpendikularrean kokatu beharreko lau eraikinen ordez, zeharka antolatutako hiru eraikin-ilada proposatuz.

Antolamendu berri horrek eremu libreen titulartasun-araubidearen konplexutasuna (publiko-pribatua eta mistoa) erraztu eta oinezkoen irisgarritasuna hobetuko du, gaur egungo eskaileraren osagarri gisa ezarriko den sistema mekaniko baten bidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa