Sarrikoko Zentral Termikoaren inguruko alternatiba txostena eskatu du Bilduk

prestaldizkaria 2012ko api. 12a, 10:46

Aitziber Ibaibarriaga Bilduko zinegotziak Azkunari eskatu dio bazterrak nahasteari utz diezaiola, batzorde gestoreko presidentea izanik gai honekiko duen ardura onar dezala eta auzokideekin adostu ditzala eman beharreko pausu guztiak.

Bildu alderdiak Zorrotzaurreko planean aurreikusitako Sarrikoko Zentral Termikoari buruzko informazio kontrajarria salatu du. Aitziber Ibaibarriaga Azkunari zuzendu zatzaizkio behingoz bazterrak nahasteari utz diezaion, kudeaketa batzordeari baina kudeaketa batzorde horren presidente izanik bere erantzukizuna saihestu ez dezan. “Alternatiba txosten baten beharra eta kontsentsua bizilagunekin” oinarrizko elementuak dira zinegotzi independentistarentzat.

Azkunaren azken adierazpenen ondoren zeinetan Zentral Termikoaren proiektua bigarren fase baterako uzteko esan zuen, Ibaibarriagaren aburuz “baldintza honek eztabaida areagotu baino ez du egingo”.

Bilduk uste du Sarrikoko Zentral Termikoaren kasuan ez dela inongo gardentasunik egon, modu honetan Ibaibarriagak gogorarazi du aurreko asteko udalbatzan alderdi guztiek, alkatea barne, “guk orain arte esan dugunari buruz ikuspegi bera izan genuen: gai hau ez dela inongo argitasunez tratatu eta hori hemendik aurrera aldatu beharra dagoela”.

Zinegotziak gogoratu du gaia kaleratu dela izan duen aurkakotasuna dela eta, ez gobernu batzordeak ezta gestore batzordeak atera duelako. “Oposizio hau izan da Azkuna alertan jarri duena eta orain egingo duten hori aurretik egina beharko lukeela egon uste dugu”. Oposizio hau izan da udala alertan jarri duena eta orain egingo duten hori aurretik egina beharko lukeela egon uste dugu. Horregatik Ibaibarriagak ez ditu sinesten lehengo asteazkenean Azkunak egindako adierazpenak, hauetan batzorde gestoreari gardentasuna eskatzen zitzaion, “ezin du bere erantzukizuna saihestu, bera baita batzordearen presidentea”.

Ibaibarriagak azpimarratu du Bilduk aurreko udalbatzan aurkeztutako mozioa, zeinean aire kalitaterako eta atmosferako izaera kutsakorra duten jarduerak Bilbon ez ezartzea eskatzen zen, behintzat balizko alternatibak barnebiltzen dituen ingurumenaren gaineko eraginaren azterketa zehatza izan arte. Hau ez zen aurrera atera EAJren ezezkoa dela eta, aldiz, mozioak markatzen zuen bidea zela bai gatazka hau zein etorkizunean egon ahal diren beste batzuk konpontzeko aukerarik onena.

“Hala ere Udalak gaiarekiko konpromiso batzuk hartu zituen, informazioa biltzea eta modu garden batean bizilagunei igortzea besteak beste eta guk konpromiso horien jarraipena egingo dugu zalantzarik gabe” plazaratu du Ibaibarriagak.

Ibaibarriagak Gobernu Batzordea eurekin batu izana mahagaineratu du. Izan ere, Bildu sartu bezala irten zen bertatik.”Ez digute ezertxo ere konfirmatu”. Honela Bilduk jarrera berdina mantentzen jarraitzen du: “alternatiba txosten baten beharra zentralaren bideragarritasuna edo ez aztertzeko. Batez ere gardentasunez egina egongo dena, zuzeneko eragina jasoko duten auzokideekin kontrastatutakoa”.