"Krisian gaude?" jardunaldiak Arangoitin, larunbatean lehen hitzordua

prestaldizkaria 2012ko api. 12a, 12:29

Haizealde eta Arangoitiko Gazte Asanbladak, Elkartzenen parte-hartzearekin, “Krisian gaude? (gertatzen ari zaigunari hurbilpen bat)” izeneko jardunaldian antolatu dituzte apirilean, maiatzean eta ekainean.

Jardunaldien egutegia honakoa da:

Apirilak 14: “Krisia”, bideoa + Iker Aroztegi (Elkartzeneko kidea)

Maiatzak 26: “Ondorioak”, bideoa + Patrizia Muñoz (Elkartzeneko kidea)

Ekainak 1: “Alternatibak”, bideoa + Aitor Balda (Elkartzeneko kidea)

Jardunaldiak Arangoitiko uretxean izango dira 12:00ean.

INFO + Elkartzen