Arte Eszenikoak, Musika eta Dantza Batxillerra ikasteko EAEko aukera bakarra Ibarrekolandan izango da

prestaldizkaria 2012ko api. 23a, 09:39

Hurrengo ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoan Arte Eszenikoak, Musika eta Dantza Batxilergoa eskainiko duen institutu bakarra izango da IES Ibarrekolanda BHI. Maiatzaren 2tik 11ra aurrematrikula egiteko epea zabalik izango da.

Ikastetxe guztiek gutxienez bi batxilergo ikasteko aukera ematen dute, Giza Zientzietako Batxilerra eta Batxiler Zientifikoa. Ikastetxe batzuetan Arte Batxilergoa (arte plastikoak, irudia eta diseinua) ere eskaintzen da, esaterako Ibarrekolandako institutuak Bilbo osorako eskaintzen du Arte Batxilerra. Bada, hurrengo ikasturtetik aurrera, beste batxiler bat izango du aukeran, Arte Eszenikoak, Musika eta Dantza Batxilerra. EAE mailan aukera hori emango duen zentro bakarra izango da.

Arte Eszenikoak, Musika eta Dantza batxilerrean honako hauek izango dira ikasgaiak:

Lehenengo ikasturtea

Aplikatutako anatomia

Arte eszenikoak

Musika-hizkuntza eta praktika

Analisi musikala I

Bigarren ikasturtea

Ikus-entzunezko kultura

Musikaren eta dantzaren historia

Literatura unibertsala

Analisi musikala II

Maiatzaren 2tik 11ra batxilergoko aurrematrikula epea zabalik izango da.

INFO + IES Ibarrekolanda BHI