Lehen asteburua eman dute Botika Zaharreko IMQ klinika berrian bai langile bai gaixo zein berauen senideek. Bi urtetan eraiki den 9.000 metro koadroko klinikak -Carlos Ferrater eta Alfonso Casares arkitektoen proiektua-, 85 miloi euroko kostua izan du osotara. IMQren arabera azken belaunaldiko ekipamendu mediko-kirurgikoa eta baliabiderik aurreratuenak jarri ditu bertan.
Apirilaren 26an, IMQ Zorrotzaurre klinika, Euskadiko klinika pribaturik handiena, inauguratu du. Bi urtetan eraiki den zentro honek ondo sinbolizatzen du IMQk Bilbo berriaren garapenari egindako ekarpena eta IMQk Euskal Herrian osasunaren eta medikuntzaren alde egiten duen apustua. Eraikina Carlos Ferrater eta Alfonso Casares arkitekto ospetsuek diseinatu dute, Bilboko Katsura arkitektura-estudioaren lankidetzarekin.
IMQ Zorrotzaurre klinikak berrikuntza funtzionalak, teknologikoak eta asistentzialak ditu. Hori dela eta, Euskadiko osasun-eskaintza pribatuan erreferentziako zentroa izango da. Klinikan paziente guztiei zerbitzu integrala, espezializatua eta kalitatezkoa eskaini nahi zaie. Klinikak zerbitzuen zorroan medikuntza eta kirurgia espezialitate guztiak biltzen ditu. Azken belaunaldiko bitarteko diagnostiko eta terapeutikoak daude, hala nola erresonantzia magnetiko irekia eta itxia, OTA 16 eta OTA 64, eta PET-OTA; ZIU (irekita egongo da urteko 365 egunetan, 24 orduz), larrialdi-zerbitzua, ama-haurren arloa (haurdunei erosotasun albait handiena eskaintzeko ekipatuta dago) eta Onkologia Unitatea, besteak beste.
Klinikaren indarguneetako bat Onkologia Unitatea da, Teknon Onkologia Institutuaren lankidetza duena. 1.300 m2 inguru hartzen ditu. Klinikak oinarrizko arreta eskaintzen du minbiziaren diagnostikoan eta tratamenduan, azken belaunaldiko ekipamenduarekin, hala nola PET-OTA, gamma-kamera, OTA bidezko simulazioa eta azeleragailu lineala, zelula kartzinogenoak irradiatzeko mikrouhin teknologia erabiltzen duena. Horrez gain, eguneko ospitale onkologikoa dago, eta bertan 11 areto pribatu daude kimioterapia-tratamenduetarako, eta onkologian espezializatutako ospitalizazio-arloa bakarkako gelekin.
Medikuntza-teknologiaren alde egindako apustua puntako beste ekipo batzuekin osatzen da: batetik, Da Vinci robota azken belaunaldiko robot-plataforma da eta kirurgia konplexu eta oso delikatuak egiteko gai da gorputzean inbasio minimoa eginda eta zehaztasun handiagoarekin; bestetik, erresonantzia magnetiko irekiko Hitachi ekipoa, pazienteek proba egitean klaustrofobia sentipena izan ez dezaten. Azken hori nazioan erabiltzen den mota horretako lehenengoa da, eta Europako bakarrenetakoa.
IMQ Zorrotzaurre klinika abian jarrita, IMQk urrats esanguratsua eman du unitate, espezialitate eta profesionalen arteko sinergian oinarritzen den asistentzia-eredua garatzeko, pazienteari gehiengo kalitateko asistentzia eskaintze aldera. Klinika IMQ Virgen Blanca klinikarekin osatzen da asistentzia-proiektu bakar baten barruan, modu horretan, pazienteei zerbitzu hobea emateko.
Eraikin hau Zorrotzaurre ingurua leheneratzeko hirigintza arloan egin den lehenengo esku-hartzeetako bat da. Proiektuaren ardura izan duten arkitektoek diseinatutako eraikina, Bilbo berriaren ikusmugan erreferentea izateaz gain, Zaha Hadidek diseinatutako inguruaren berregituraketan oso ondo egokitzen da.
Inbertsioaren kostua IMQko higiezinen sozietateak bere gain hartu du. Sozietatea hurrengo hauek osatzen dute: Grupo IMQ (%75), SegurCaixa Adeslas (%20) eta BBK (%5).
Zerbitzuak
Klinika diseinatzean, pertsonalak arlo batetik bestera joan-etorriak egitea erraztu nahi izan da, pazienteei arreta hobea eskaintzeko. Horrez gain, zentroaren izaera integralari esker, zerbitzuen eskaintzak medikuntzako eta kirurgiako ia-ia espezialitate guztiak biltzen ditu.
IMQ Zorrotzaurre klinikak IMQ Virgen Blanca klinikak garatutako lana osatzen du. Bi zentroek asistentzia-proiektu bakarra osatzen dute, eta pazienteei kalitate handiko arreta espezializatua eskaintzen diete.
Garrantzi handia eman zaio bitarteko aurreratuenak eta azken belaunaldiko ekipamendu teknologikoak izateari eta medikuen profesionaltasunari. Hori dela eta, gehiengo asistentzia-kalitateko zentroa da, eta Euskal Herriko osasun pribatuan erreferentea izan nahi du.
IMQ Zorrotzaurre klinikak zerbitzuen eskaintza zabala du, bikaintasun-irizpideak oinarri hartuta. Besteak beste, hurrengo hauek azpimarra daitezke:
-Ospitalizazio konbentzionaleko unitateak: 157 gela, horietatik 15 suiteak, azken aurrerapen teknologikoekin, pazientearen erosotasuna hobetzeko diseinatuta daudenak.
-Medikuntza eta kirurgiako eguneko ospitalea: 18 box.
-Onkologiako eguneko ospitalea: 11 box.
-Zainketa Intentsiboetako Unitate balioaniztuna: 14 box.
-Kirurgia arloa. Klinikak 10 operazio-gela adimendun eta balioaniztun ditu. Horietatik 7 kirurgia handiari dagozkio, 2 kirurgia txikiari, eta azkena endourologia gela da.
-Obstetriziako arloa eta Neonatologiako Zainketa Ertainen Unitatea. Modu horretan, haurdunari oinarrizko arreta eskaintzen zaio. 2 erditze-gela eta zesareeetarako operazio-gela bat daude.
-Unitate bereziak: endoskopia-unitatea, litotrizia, hemodinamika-gela, Minaren Unitatea, interbentzionismo baskularra, etab.
-Larrialdien arloa, paziente helduentzat eta pediatriakoentzat bereizita. 15 box ditu.
-Onkologia Unitatea. Minbiziaren diagnostikoan eta tratamenduan asistentzia osoa eskaintzen duen unitatea da eta pazientearen beharrizanei erantzun nahi die prozesu onkologiko osoan, azken belaunaldiko teknologia eta diziplina anitzeko tratamendu integratuaren bidez. Onkologia arloan eguneko ospitalea eta teknologiarik aurreratuenak daude, medikuntza nuklearrean (PET-OTA, gamma-kamera) eta erradioterapia-tratamenduetan (azeleragailu lineala).
-Kardiologia-proba ez-inbasiboak: ekokardiografia, esfortzu-probak (ergonometria), mahai baskulatzailea, etab. eta kardiologia-proba inbasiboak: hemodinamika, bihotz-elektrofisiologia.
-Ginekologia-probak. Eko eta kardiotokografia.
-Irakaskuntza (2 gela) eta Ikerketa arloa.
-Da Vinci kirurgia robotikoa.
-Asistentzia gaitasun handia kontsultetatik: kontsultategiak, miaketa unitateak eta kabineteak.
-Giltzurrun-litotrizia eta litotrizia muskulu-eskeletikoa.
Eraikina
Klinikaren eraikina Zorrotzaurren kokatuta dago eta IMQk Bilbo berriaren garapenari egindako ekarpena da. Inguru hori leheneratzea Bizkaiko hiriburuaren etorkizuneko hirigintza-proiektuetako bat da, eta eraikinaren diseinua planteatzerakoan kontuan hartu da Zaha Hadid arkitekto ospetsuak Zorrotzaurre osorik leheneratzeko egindako proiektura egokitzea.
Mota honetako proiektuak eragile askoren lankidetza eskatu du. Idom ingeniaritza-enpresak proiektuaren kudeaketa integrala egin du, eta San José eraikuntza-enpresak eraikitze-lanak bere gain hartu ditu.
Carlos Ferrater eta Alfonso Casares dira klinikako proiektuaren arduradunak. Lan horretarako, Katsura Bilboko arkitektura-estudioaren lankidetza izan dute, Luís Domínguez buru dela.
Inbertsio osoa 85 milioi eurokoa izan da, hurrengo hauek barruan hartuta: orubea erostea, azpiegitura eraikitzea eta instalazioak eta ekipamendua muntatzea.
Eraikinak 6 altuera eta 3 soto ditu, eta borne handiena 34,76 metrokoa da ospitalizazio konbentzionaleko inguruan eta 18,02koa gainerako zatian. Sestra gaineko eraikuntza-lanak 9.000 m2-ko lursailean egin dira, eta gauzatutako azalera osoa 40.000 m2-tik gorakoa da, gutxi gorabehera 455 plaza dituen lurpeko aparkalekua barne hartuta. Proiektuaren neurriari buruzko ideia bat egiteko, gauzatutako azalera osoa 9 futbol-zelairen parekoa dela esango dugu, eta eraikuntza-lanetan hormigoi armatuaren 50.000 m3 baino gehiago erabili direla.
Ospitalizazioko fatxada poligonalari esker, bloke hau da proiektuko piezarik bitxiena, eta ziurrenik, proiektuaren irudia. Profil poligonala solairu bakoitzean aldatu egiten da, eta horrela irudi arkitektoniko oso ahaltsua sortzen da, Zorrotzaurre inguruaren etorkizuneko birmoldaketan ezin hobeto egokituko dena.
Gelak egiterakoan, ikuspegi albait onenak izatea bilatu da. Solairu bakoitzean 3 suite daude, mutur berezienetan kokatuta, leku horietan baitaude azalera handieneko inguruak.
Klinikaren barruko patioan, eraikineko dekorazio-elementu esanguratsuenetakoa jarri da, “Esculapio” izeneko eskultura, Vicente Larrea artista bizkaitarrarena. Zazpi metroko altuera duen brontzezko irudi horretan, bi suge zuhaitz baten enborrean txertatzen dira, eta buruak bananduta dituzte. Medikuntzaren erromatar jainkoaren makila sinbolizatzen du, antzinatetik medikuen sinbolo izan dena.