Zabalik dago Deustualdeko haurreskoletan aurrematrikula

prestaldizkaria 2012ko mai. 2a, 11:02

Maiatzaren 2tik 11ra bitartean, biak barne, zabalik egongo da Bilboko 13 Haurreskoletan, 0 eta 2 urte tarteko haurrak 2012-2013 ikasturterako inskribatzeko epea. Izena emateko prozesuan parte hartzeko interesa dutenek informazioa eta inskripzio-orriak eskuratu ahal dituzte haur eskoletan eta Haurreskolen Partzuegoaren webgunean (www.haurreskolak.net).

Behin-behineko zerrendak haur eskola guztietan argitaratuko dira ekainaren 15ean, eta behin-betikoak uztailaren 12an.

Deustualdeko haurreskolak:

Arangoitiko Haurreskola: Ganeta mendia, 2. 944479459 arangoiti.bilbao@haurreskolak.net

Deusto Haurreskola: Blas de Otero, 66. 944752944 deusto.bilbao@haurreskolak.net

San Inazio Haurreskola: Asturias, 9A. 944055308 saninazio.bilbao@haurreskolak.net

Egutegia

Izena emateko epea: maiatzak 2-11

Behin-behineko zerrenda: ekainak 15

Alegazio-aldia: ekainak 18-29

Behin-behineko zerrendak: uztailak 12

Ikasturtearen hasiera: irailak 16