Larunbatean hasiko da Euskal Jaia Arangoitin (egitaraua)

prestaldizkaria 2012ko mai. 3a, 10:42

2012ko Arangoitiko Euskal Jaia gainean dugu jada, aurten ekitaldiz beterik gainera. Auzoan gero eta jende gehiagok parte hartu nahi du, horregatik aurten nobedade asko dakar programak.

Berrikuntzak: Arangoitiko eskolako eta Intxixu Ikastolako umeen arteko saskibaloi partidua, auzoko koroaren ekitaldia... gehi beste urtetan egindako ekimen arrakastatsuak: pala txapelketa, Orkrestaren kalejira, eskupilota partidua... hori bakarrik lehenengo asteburuan!

Astean zehar, ekimen kulturalak izango dira nagusi, edade guztietarako, hori bai. Ipuin kontalaria, zine forumak, Pedro Zuberogoitiaren hitzaldia, eta ostiralean, asteburua ondo hasteko, dantza ikastaro express-aren ostean, kantubira Berbaizuko kantugintza taldekoekin!

Bigarren asteburua da potoloena, duda barik, ekitaldi askorekin. Larunbat 12an, goizean haur jolasak, erraldoiak, puzgarriak, euskal dantzak, gero herri bazkarirako gose egoteko. Bazkalostean, mus txapelketa, erromeria, umeentzako antzerkia ("Maddi Pirata"), kalejira bertsolariekin ta amaitzeko eguna, Arangoitiko Batuke Bulegoaren kalejira!

Eta igande goizean, nola ez, artisautza eta nekazal azokaz gain, gaiteroen kalejira, joaldunen kalejira, eta Iñaki eta Inaxio Perurena harrijasotzaileen erakustaldia, parkinean.

Bueno, hau dena ez da bakarrik antolatu, auzoko elkarteek gogor egin dute lan, hala nola Haizealde, Bihotzaran, Gazte Asanblada, Batzokia, Bihotz Alai Folklore taldea eta Bilboko Udala. Laguntzaileak asko dira ere: eskola, gurasoen elkartea, Kizkitinak, merkatari gehienak, jai batzordea... denei milesker eta zorionak!