Zorrotzaurre Plana berrabirazi dute

prestaldizkaria 2012ko mai. 4a, 13:35

Hiru urtez geldi egon ostean, "gurutze-ontzi abiadura" hartu du Zorrotzaurre Planak Pablo Otaola kudeaketa kontseiluko gerenteak aipatu duenez: "Berriz ere martxan da", gaineratu du. Atzo, esaterako, azken lau urteetan Jet Lag Bio jaialdiak egoitza gisa izan duen pabiloia eraisten hasi ziren hondea-makinak. Hau izango da Zorrotzaurreko eskuinaldean eraitsiko den azken eraikina.

Udara begira, Bilboko Udalak Deustuko Kanala garbitzeko lanak eta zubi baten eraikitze lanak lizitatuko ditu. 2013ko lehen hileetan aurreikusten du udalak Kanaleko garbiketaren hasiera.

Argazkia: David de Haro (Deia)