‘Joseba Sarrionandia eta sarien mundua’ izeneko mahai ingurua antolatu du Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak maiatzaren 7an. Euskadi Literatur Sarien inguruko polemika hizketagai izango dute Joseba Gabilondok, Josu Bijueskak eta Rosa Miren Pagolak.
2011ko euskarazko saioen modalitateko Euskadi Literatur Sariak, Joseba Sarrionandiari emanak, polemika handia eragin zuen. Joseba Gabilondok, Josu Bijueskak eta Rosa Miren Pagolak, euskal literaturaren arloko unibertsitateko irakasle eta ikertzaileek (lehena Michiganen da eta beste biak Bilbon), euren ikuspegia emango dute sarien inguruan, oro har, eta aipatutako 2011ko Euskadi literatur saiaren eta 2011ko Saioen arloko Nazioko Sariaz.
Joseba Gabilondok Kanona, sariak eta merkatua: desiraren politikaz eta ekonomiaz globalizazioan hitzaldia eskainiko du. Josu Bijueskak, Euskadi 2011 literatur sarien epaimahaiko kide denez, Joseba Sarrionandia eta 2011ko Euskadi Literatura Sariak jorratuko du. Eta, azkenik, Rosa Miren Pagola, 2011ko Saioko Estatuko Sarien epaimahaikide izan dena, Joseba Sarrionandia eta 2011ko Saiakera sari nazionala gaiaz mintzatuko da. Moderatzailea, Nerea Mujika, Euskal Gaien Institutuko zuzendaria izango da.
Data: 2012ko maiatzaren 7a
Ordua: 12:00
Lekua: Deustuko Unibertsitatea, CRAI, Ignacio Ellacuría Erabilera Anitzeko Aretoan