Xabier Artola Zubillaga idazlea ‘Argi-itzalen neurria’ liburuari buruz hitz egitera hurbilduko da gaur (maiatzak 16) Berbaizuko Irakurlearen Txokora.
Ipuinaren generoa baliatuz, argi-itzalei neurri egokia hartzen saiatu da Xabier Artola Zubillaga (Donostia, 1957) idazlea ‘Argi-itzalen neurria’ liburuan (Elkar, 2011). Hau du bere lehen liburua. Ipuinek ez dute hari jakin bat jarraitzen, baina egileak berak aitortu duenez, “bildumari osotasun bat emate aldera, azken ipuin bat (edo) idatzi dut, non beste guztiak harremanetan jartzen diren nolabait: idazlea ageri da azken ipuin horretan, bere idazte lanari buruz jardunean, bere pertsonaiekin solasean...”.
Liburua irakurri dutenek diotenez, “emozioei bere puntuan eutsiz, intentsitatea eta indarra transmititzen ditu Xabier Artolak bere lehen liburu honetan”.
Deustualdeko literaturzaleentzat zita gaur da (asteazkena) 20:00ean Bidarte auzo etxean.