Ibon Urrutia, ikusleen faborito ‘El Conquistador’ programan

prestaldizkaria 2012ko eka. 4a, 17:51

3.000€ko bidaia eskuratu zuen atzo sari gisa Ibon Urrutiak ETB2ko ‘El Conquistador del fin del mundo’ programan ikusleek Internet bidez emaniko botoen %55 eskuratzean; 27.000 boto jaso zituen San Inazioko gazteak. Finalera iritsi zen lau lehiakideetako bat izan da Ibon eta ekainaren 21ean Müllerrenean kontatuko ditu programan bizitako abenturak, 19:30etan.

Argazkia: EITB