Hilerokoa gaitzat duten argazki eta koadroak ikusgai

prestaldizkaria 2012ko eka. 6a, 18:37

Deustualdeko PARE talde feministak antolatutako Maiatza Gorria egitasmoaren barruan, auzoko emakume batzuen lan artistikoen erakusketa ikusgai dago Herriko tabernan. Laster Deustuko beste taberna batzutan ere eskegiko dituzte sormen lanak. “Gorputzaz gozatu; beldurrak gainditu; zure gorputza ezagutu, ikertu eta onartu; lasaitasunez jolastu; hilekoa bizi!” esalditik abiatuta egindako sorkuntzak dira.