Gaizka eta Albetori elkartasuna adierazteko gaur manifestazioa San Inazion

prestaldizkaria 2012ko eka. 15a, 10:15

San Inazioko Gaizka Astorkizaga, Bilboko beste lau gazte bezalatxu, aktibitate sozial eta politikoa burutzeagatik edozein unetan espetxeratua izan daiteke. San Inazioko auzokide Alberto Marin, berriz, preso dago 2010eko apiriletik. Bi herrikideei eta antzeko egoeran daudenei elkartasuna erakusteko asmoz San Inazion dinamika oso bat abiatu dute. Gaur, 20:00ean, Tellaetxen zehar bira abiatuko dute Levante plazatik.

Eta ekainaren 22an, 20:00ean, Levante plazatik Done Petrira manifestazioa egingo da.

INFO + SANI EZPAM MUGIMENDUA