Txantxiku astialdi taldea Urnietan udalekutan

prestaldizkaria 2012ko uzt. 20a, 11:27

Astelehenetik hasita, 50 txantxikutar Urnietan daude udaleku ederra eta animatua pasatzen. Uztailaren 28ra arte handik ibiliko dira gure Txantxikukume eta begiraleak era guztietako irteera, jolas, gaubela, ibilaldi, uretara jauzi, tailer eta abarrekin topera gozatzen.

Badakigu hondartzara joango direla, harrespila eta trikuharri buelta egingo dutela, Adarra mendiraren azpian ibiliko direla... bueltan jakingo dugu Txantxikuren aurtengo abenturen berri.