Gaur Perez de Anuzita presoari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea San Pedron 19:30etan

prestaldizkaria 2012ko uzt. 23a, 08:54

Eduardo Perez de Anuzita Deustuko preso politikoak gose grebari ekin zion joan den asteartean Picassenteko espetxean (Valentzian), isolamendu egoeran dauden Manex Castro eta Sergio Polo kideen inguruko informaziorik ematen ez diotelako. Herrira plataformak kontzentrazioa deitu du gaurko (hilak 23) Deustuko San Pedro plazan, 19:30etan.

Astearte gauetik gose greban dago Eduardo Perez de Anuzita preso politikoa, Valentziako Picassenteko funtzionarioek Manex Castro eta Sergio Polo kideen inguruko berririk ematen ez diotelako. Castro eta Polo isolamendu egoeran daude hilaren 17an preso arrunt batek sortu zuen liskarraren ondorioz.

Ezbeharra astearte arratsaldean gertatu zen. Castro eta Polo preso arrunt batek abiatutako liskar batean murgilduta aurkitu zirenean. Funtzionarieok isolamenduan jarri zituzten, baina liskarrak jazo zirenean Perez ez zen bertan aurkitzen eta inork ez zion kideen egoeraren berri eman. Haiengatik galdetu zuen baina erantzunik gabe geratu zen eta ondorioz, protesta abiatzea erabaki zuen. Funtzionarioek bere ziegan sartu zuten modu bortitxean eta geroztik, gose greban aurkitzen da.

INFO + BRANKA