Blas de Otero kaleko Eroski parean probak egin dira banaketa zerbitzua hobetzeko

prestaldizkaria 2012ko uzt. 24a, 08:36

Gaur, goizaldean, zama-lanak egin dira Blas de Otero kaleko 54an dagoen Eroski establezimenduaren aurrean. Banatze-lanak 06:00etatik 08:00etara bitartean egin dira. Horretarako, ordu horretan, ibilgailuen zirkulaziorako errei bat okupatu da. Banaketa zerbitzua, protokolo zorrotz bat segituta egin da, zonaldeko auzokideei endredorik ez eragiteko.

Gaueko banaketa-zerbitzua, Bilboko Udalak martxan jarriko duen merkantzien Hiriko Banaketa Plan berriaren hiru proba pilotuetako bat da, helburu duena banaketak erosoagoak, eraginkorragoak eta jasangarriagoak izatea.

Probak iraun bitartean, zarata-neurketak egin dira, etorkizunean zerbitzua hobetzeko eta plana behin betiko ezartzeko.

Probaren emaitzak inguru horretako bizilagunei jakinaraziko zaizkie.