Gaur, 2. eguna, San Inazioko jaietan... Umeen Eguna!

prestaldizkaria 2012ko uzt. 25a, 08:35

Atzo hasi ziren bero-bero San Inazioko jaiak. Lepo bete zuten auzotarrek eta koadrilek Levante plaza. Eskerrak karpak eskainitako gerizpeari! Gaur etxeko txikienek ondo baino hobeto pasatzeko hainbat aukera izango dituzte. Erdu San Inaziora!

Traben gainetik, jaietarako gogoa eta ilusioa erakutsi zuten atzo San Inazioko auzotarrek kalejiran zein pregoi eta txupinazo unean. Bilboko Udalaren laguntza eskasa eta auzotarrek eginiko ahalegin berezia azpimarratu ziren pregoian.

ASTEAZKENA, uztailak 25: Umeen Eguna

12:00  Umeentzako puzgarriak eta tailerrak Levante plazan.

12:00  Txiki-Saski txapelketa Levante plazan (Goian).

17:00  Futbito txapelketa.

18:00  Igel Toka txapelketa Levante plazan (Goian).

18:00  Umeentzako musika tailerra Levante plazan, Musica Cultaren eskutik.

19:00  Futbol7 final-laurdenak.

20:00  Umeentzako tailerrak Levante plazan.