Itsasadarreko ur korronteek Bilboaldeko kaien egitura asko hondatu dute. Hori dela eta, Ibenitik Uribitartera arteko kaiak indartu ostean, Deustualdean hurrengo asteetan hasiko dira lanak.
Zehazki, Botika Zaharrean (75 metro luzeko eremuan) eta Elorrietako bihurgunean (53 metro luzeko eremuan). Helburua kaien erresistentzia hobetzea, metro karratuko 2.000 kiloko zama eusteraino. Gabonak bitartean luzatuko dira lanak.
Botika Zaharreko kaia indartzeko obrak direla eta -egungo hormari zementu armatuzko oinaldea erantsiko zaio-, espaloia eta bidegorria tarteka okupatuko dira.
Elorrietako bihurgunean, higaduraren ondorioz, sarri egiten du gainezka ibaiak. Indartzeko harri-lubeta berregingo dute hainbat material erabiliz. Lanek dirauten bitartean, errepideko errail bat eta espaloiko tarte batzuk moztuko dira.
Argazkia: Mitxel Atrio
INFO + EL CORREO