Udal merkatuen neguko ordutegia

prestaldizkaria 2012ko ira. 17a, 09:14

Irailaren erdialdetik aurrera aldatu ohi dira ordutegi asko eta asko. Udal merkatuak ez dira salbuespena. Udako ordutegia baztertu eta neguko ordutegia abiarazi dute. Hauek dira Deustualdeko merkatuen ordutegi berriak.

Deustuko Merkatua irekita egongo da astelehenetik larunbatera 08:00etatik 14:00era, eta ostiraletan 17:00etatik 20:00etara.

San Inazioko Merkatua, berriz, irekita egongo da astelehenetik ostiraletara 08:00etatik 14:00era, eta ostiraletan 17:00etatik 19:30etara. Larunbatetan irekita egongo da 08:00etatik 14:00etara.