Lehendakarigaien euskarazko txioak aztertu ditu Deustuko Unibertsitateak

prestaldizkaria 2012ko urr. 11a, 12:36

DeustoSareLab Deustuko Unibertsitateko ekimenak lehendakarigaiek sare sozialetan zenbat euskara erabiltzen ari diren jakiteko ikerketa jarri zuen abian.

Oraintsu argitaratu dituzte azterketaren emaitzak eta ZuZeu albistariak eman du horien berri "Zenbat txiokatzen dute euskaraz lehendakarigaiek?" izenburupeko idatzian. Baita Berria egunkariak ere, ondorio garbiarekin titulutzat: "Hautagai gehienek ia ez dute euskara erabiltzen Twitterren".

Lehendakarigaien artean, Laura Mintegi da euskaraz gehien txiokatzen duena (%59,20), gaztelaniaz baino gehiago. Alde handia bigarrenaren ondoan: Iñigo Urkulluren txioen %21,60 dira euskaraz. Gainontzeko denek gutxi edo oso gutxi erabiltzen dute euskara sare sozialetan.