Zorrotzaurreko zabalguneko TAO aparkalekuaren irekiera

prestaldizkaria 2012ko aza. 5a, 10:40

Datorren eguaztenetik aurrera, Zorrotzaurreko zabalgunean berriki margotu eta 700 plaza dituen parkinga TAOko gune berde bilakatuko da.

Bilboko Udalak jakinarazi du datorren eguaztenetik aurrera, azaroak 7, Zorrotzaurreko zabalgunean egokitutako eta berriki margotutako aparkalekua, TAOko gune berdeko parking bihurtuko dela.

Aparkalekuak TAOko 8. guneari dagozkion 650 plaza inguru ditu. Plaza kopuru gehiago izan eta euren erabilera ordenatzeko margotu eta partzelak berrantolatu ostean, aparkalekua berriz ere irekiko da, beti ere erabiltzaileen irisgarritasuna eta segurtasuna bermatuz.