San Martin eguneko erromeria Deustun

prestaldizkaria 2012ko aza. 6a, 14:03

Datorren igandean, azaroak 11, 13:00ean, eta San Martin eguna ospatzeko, erromeria egingo dute San Pedro plazan Bihotz Alai, Mikeldi, Ondalan eta Goikoalde elkarteek.

Bertan gaita, txistu, alboka eta trikitixaren doinuekin alaituta, Euskal Herriko dantza herrikoiekin gozatzeko aukera izango da. Gainera, San Martin ohitura ospatzeko, txarrikiak egongo dira dastatzeko, txorizoa eta odolosteak, sagardo gozoarekin batera.

Ekimen hau Bihotz Alai, Mikeldi, Ondalan eta Goikoaldek antolatzen dute, Bilboko Udalaren laguntzarekin.

Zatoz plazara igandean!