Euskal Museoak Lebarioko burdinolaren maketa berritua aurkeztu du

prestaldizkaria 2012ko aza. 15a, 08:19

Urritik aurrera, Euskal Museoak Lebarioko burdinolaren maketa berritua aurkezten du, Abadiñoko elizateko izen bereko auzoan egon zen burdinolari erreferentzia eginez.

Erreprodukzio hau Arondo aroztegiak (Algorta) eta Alejandro Salcedo eta Miguel Cespedesen Eskaiolazko Dekorazio Tailerrak (Santurtzi) egin zuten 1977an, 1:5 eskalan. Horretarako, Museoaren lehenengo zuzendaria izandako Jesús Larreak 1920an jaso zituen planoak erabili ziren.

Erakusketak, halaber, burdinaren ekoizpenarekin erlazionatutako tresna ugari aurkezten ditu. Alde batetik, olagizonen lanerako beharrezkoak diren tresnak daude, horietako batzuk Lebariokoak bertakoak; adibidez, palanka birakari bat, kalibragailuak, matxardak edo mekanismoaren bitartez eragindako ponpa bat, ura biltegitik gabiaren gurpilera igarotzeko pasabidea ireki edo ixten zuena.

Era berean, ikusgai egongo dira manufakturatutako produktuak, pistolak, ezpatak, laborantzarako tresnak, giltzak, kutxa gotorrak, haize-orratzak…

Erakusketa Museoko bigarren solairuan dago.

INFO + EUSKAL MUSEOA