Bariku honetan argazkien enkantea izango da Bekoerri elkartearen egoitzan, 20:30ean. Bertaratzen direnek gogokoen duten argazkia eskuratzeko aukera izango dute. Enkantearen ondoren, ‘Kea’ laburmetraia ikusi ahalko da.
Izenburua: KEA
Sinopsia: Fabrikaren eraispenaren azken eguna da. Felipek, bizitza oso baten oroitzapenek lagunduta irekiko du harategia gaur ere. Urdaitzek, bederatzi urteko mutiko baten errutina hutsa errepikatuko du berriro. Rocio eta Rafak, gaztetasunaren mamuen itzaletik begiratuko diote momentuari. Iraganak eta etorkizun ezak bat egiten duten unea. Kea.
Fitxa artistikoa
Felipe RAMÓN BAREA MONGE
Urdaitz URDAITZ ORTAL BRINGAS
Rocío ROCÍO ORTEGA CAPARRÓS
Rafa RAFAEL CAZARÍN DE BRITO
Fitxa teknikoa
Zuzendaria
LARA IZAGIRRE GARIZURIETA
Gidoilariak
IBAI ETXEZARRAGA ALVAREZ
BEÑAT GUARROTXENA ARANBURU
LARA IZAGIRRE GARIZURIETA