Ramones eta Bad Religion taldeei gorazarre Deustuko giroa berpizteko

prestaldizkaria 2012ko abe. 14a, 09:15

Urtarrilaren 4a egun handia izango da Deustun hainbat tabernak eta elkartek bat eginda antolatu baitute "I believe in miracles! gaua".

Ramonetarrak (Bermeo) eta Bar Remigio (Lasarte) musika taldeek gorazarre egingo diete Ramones eta Bad Religion taldeei. Baina izango da gehiago ere. Deustualdeko kantari eta artistak nonahi ibiliko baitira emanaldiak eskaintzen.

Kontzertua eta gero sorpresak eta DJ Kaktus.

Egun horretako irabaziak DTT Banaketak liburu eta disko alternatiboen batzailearentzat izango dira.