Eider Zuriarrain deustuarraren askatasuna eskatzeko kontzentrazioa gaur Larrabetzun

prestaldizkaria 2013ko urtarrilaren 30a

Astelehenetik Madrileko Audientzia Nazionalean epaitzen ari diren Eider Zuriarrain deustuarraren egungo bizitokian, Larrabetzun, kontzentrazioa deitu dute gaurko, urtarrilak 30, Herriko plazan 20:00etan.

Ostiralean, urtarrilak 31, Deustun manifestazioa deitu dute 19:00etan San Pedro plazatik abiatuta.

Eider Zuriarrain, hilaren 28tik 30era bitartean epaituko dute Madrilen. Zuriarrain 2011ko urrian geratu zen aske 10.000 euroko bermea ordainduta. 2011ko martxoaren 10ean espainiaratu zuten Frantziatik, haren aurkako euroagindua onartu eta gero. Atxilotu zutenean Baionako ikastolan ari zen lanean eta bizitza publikoa egiten zuen.

INFO + LARRABETZUTIK