Deustun Agirre lehendakariaren 27. zenbakian dagoen LA BOLERA taberna bisitatu dugu hileon. Eguneko menua da euren eskaintza nagusia, eta asteburu eta jaiegunetan rabak ere ematen hasi dira berriki.
Pintxoaren historia
1979tik gurean da La Bolera taberna. 8:00etatik 22:00era zabalik dago eta gosari zein eguneko menu ugari ematen dituzte. Azokako saltokietara jotzen dute egunero, horregatik, euren eguneko eskaintza produktu freskoz osatua dago. Gainera, aukera zabala dute; 10-12 lehenengo eta bigarren plater ezberdin prestatzen dituzte. Azken hilean, asteburu zein jaiegunetan rabak eskaintzen dituzte eta txibi freskoen aldeko apustua egin dute.
Osagaiak: txibiak, arrautza, irina, gatza, oliba olioa eta limoia.
Nola egin? Txibiak freskoak izan behar dute, horixe da raben gakoa. Hasteko, txibiak ondo garbitu eta zerrendatan moztu. Ondoren, irinetatik eta arrautzetatik pasatu, eta frijitu. Oliba olioa izan behar du eta bero-bero egon behar da. Bi minutu baino gutxiagoz frijitu, sukaldeko paperaren gainean jarri olioa xukatzeko. Azkenik, gatza bota eta limoi zati batekin zerbitzatu. On egin!
Zailtasun maila: txikia
Egiteko denbora: 15 minutu
Prezioa/Platera: 5,50€
LA BOLERA, taberna-jatetxea
Agirre lehendakaria, 27
48014 Deustu
94 475 90 67