Iturriotz, Elortegi eta Lekuerekin bertso-afaria Bordatxo jatetxean (otsailak 22)

prestaldizkaria 2013ko ots. 1a, 13:49

Korrika 18ko kultur-ekitaldien artean, bertso-afaria antolatu dute Deustuko euskalgintzako eragileek otsailaren 22an. Hiru bertsolari nor baino nor arituko dira Bordatxo jatetxean afalostean, Amaia Iturriotz, Ander Elortegi eta Etxahun Lekue, hain zuzen.

AEK-Matxintxu euskaltegian (Ramon y Cajal, 8 - 94 4752235) edota Berbaizu euskara elkartean (Ramon y Cajal, 42 - 94 447 10 42) eman daiteke bertso-afarirako izena 25 euroren truke.