Yolanda Gonzalez gogoratu zuten iragan ostiralean Deustuko Erriberan, haren erailketaren 33. urtemugan. 1980ko otsailaren 1ean, Yolanda Gonzalez PST alderdiko militante gaztea –19 urte baino ez zituen– bahitu zuten Madrilen eta, torturatu ondoren, erail egin zuten. Batallon Vasco Españoli egozten zaio ekintza horren ardura.