San Inazio, Erribera eta Ibarrekolandako inauteriak asteburu honetan

prestaldizkaria 2013ko ots. 11a, 18:45

Deustukoak eta Bilbokoak amaitu dira, baina oraindik inauteriek zeresan handia dute gurean. Asteburu honetan San Inazio, Erribera eta Ibarrekolandan ospatuko dituzte.

San Inazioko inauteriak otsailaren 16an (zapatua) ospatuko dituzte. Desfilea goiz-eguerdian egingo dute ohi bezala. Mozorrotzeko gaia: marrazki bizidunak.

Erriberako inauteriak otsailaren 16an (zapatua) ospatuko dituzte.

Ibarrekolandako inauteriak otsailaren 16an (zapatua) ospatuko dituzte. Indio eta bakero mozorroak nagusi izango dira. Jai Batzordeak txosna 11:00etatik 20:00etara zabalduko du. www.facebook.com/comisiondefiestasdeibarrekolanda

Egitaraua:

Goiz eta arratsaldez bertako produktuen azoka

11:00 Puzgarriak

13:00 Kokotean kolpe fanfarriarekin kalejira

14:30 Herri bazkaria: indaba jana, Los Celestinosek prestatua (bazkarirako tiketak auzoko tabernetan salgai)

16:00 Puzgarriak

18:00 Txokolatada (Etorkizunako Guraso Elkarteak antolaturik)

18:30 Depatitas Alakalle taldearekin umeentzako berbena

18:30 Futbolin txapelketa Ibarreko tabernan

20:00 Kokotean kolpe fanfarriarekin kalejira