Yolanda Gonzalez, Deustuibarrako auzokidea, ETAkoa zelakoan hil zuen Emilio Hellinek. Atzo El Pais egunkariak argitaratu zuenez, beste nortasun bat du orain Hellinek, eta Guardia Zibilarentzat, Espainiako Poliziarentzat eta Ertzaintzarentzat egiten du lan.
Gonzalez 1980ko otsailaren 1ean hil zuten Madrilen, bi tiroz, 19 urte zituela. Hilketa harengatik Emilio Hellin ultraeskuindarrari 43 urteko espetxe zigorra ezarri zioten 1982an.