APNABIko gaztetxoak eskolara laguntzeko zerbitzua martxan da

prestaldizkaria 2013ko ots. 25a, 12:50

Martxoaren hasierara arte, mugikortasun behar bereziak dituzten 11 eta 18 urteko hamabi ikaslek programan parte hartuko dute. Deustuko Aldamiz eskola, ekimen honetara gehitu den lehenengoa izan da.

Bizkaiko Autismo eta Beste Autismo Espektroaren nahasteak Dituztenen Gurasoen Elkartearena den (APNABI- Autismoa Bizkaia) hezkuntza bereziko Bilbobuseko laguntza-zerbitzua. Horrela, hiriko autobus-zerbitzua ezagutarazi eta moldatuko diete euren eguneroko joan-etorriak errazteko. Horrela, ordainketa bide berriak zelan funtzionatzen duten eta  zeharkako eran beste helburu batzuk ikasteko aukera izango dute, esaterako, iklusio soziala, eskubideak, parte-hartzea edo autonomia.

Aldamiz eskola Deustun dagoenez, Bilbobus bidaiak Deustutik gelak dauden beste auzoetara egingo dira, esaterako, Santutxu, San Ignazio eta Zorrotza.

Ekimen hau etorkizunean beste elkarte edo eskola batzuekin errepikatzea espero da, behar bereziak dituzten ikasleak laguntzeko asmoz.

APNABI- Autismo Bizkaia

APNABI-Autismo Bizkaia 1970eko hamarkadan jaio zen autismoa zuten pertsonen senitarteko talde baten ekimenez eta gaur egun Bizkaiko 850 familiak laguntzen dituzte.  Ia-ia 200 profesionalek egiten dute lan administrazio publikoekin elkarlanean, programa eta zerbitzu sare zabal baten bitartez bizi-kalitatea, garapen pertsonala eta autismoa pairatzen duten pertsonen gizarteratzea hobetzeko.